Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa
 
 

Elkartearen egitasmoen 2017ko deialdia

 

Bilatzen laguntzeko, hemen duzu google.

Google

 

“EUSKO JAURLARITZA ETA OSAKIDETZAKO LANGILEEN ELKARTASUN FONDOA” zer0,7.

GARAPENERAKO LANKIDETZA EGITASMOAK DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIA


2017ko ekainaren 1a



1. HELBURUA


Deialdi honen helburua da lan solidarioa egiteagatik ezagunak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) dirulaguntzak ematea, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Garapeneko Indizearen (GGI) araberako Afrikako 15 herrialde pobreenetan edo Amerikako 8 herrialde pobreenetan garatzen diren proiektuak gauzatzeko.




2. ESKATZAILEAK.


Dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte GKEek:


- Eratuta egotea eta dagokion errolda ofizialean legearen arabera izena emanda, deialdiaren data baino urte bete lehenagotik gutxienez.


- Irabazi-asmorik gabekoa izatea, eta besteen onerako lanean aritzea.


- Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jardutea eta egoitza edo ordezkaritza bertan izatea.



3. EGITASMOEN BALDINTZAK


  1. Egitasmo bakoitzeko eskatutako dirulaguntza, gehienez ere, 50.000 €koa izango da.


  1. Eskatutako dirulaguntzarekin gauzatuko diren egitasmoek honako ezaugarri hauek izango dituzte.


    1. Gune hauetariko batean garatuko dira, aipaturiko baldintzetan:

    • NBEren GGIaren araberako Afrikako 15 herrialde pobreenetariko batean (Etiopia, Mali, Ginea-Bissau, Eritrea, Ginea, Afrika Erdiko Errepublika, Sierra Leona, Burkina Faso, Liberia, Chad, Mozambike, Burundi, Niger, Kongoko ED eta Hegoaldeko Sudan).

    • NBEren GGIren araberako Amerikako 8 herrialde pobreenetariko batean ((Haiti, Guatemala, Nicaragua, Honduras, Guayana, Paraguay, Bolivia, El Salvador).

GKE bakoitzak bi egitasmo aurkeztu ahal izango ditu, gehienez ere, deialdi honetara, baina kontinente ezberdinetan garatzekoak badira.


    1. Egitasmoa gauzatzen hasteko epea 2016ko urriaren 1etik dirulaguntza esleitu eta bi hilabetera artekoa izango da, eta hamabi hilabete iraungo du gehienez ere.


    1. Zer0,7ri eskatutakoaz gain, bestelako finantzaketa ere izango dute (GKErena berarena, egitasmoa gauzatuko duen erakundearena, onura jasoko duen populazioarena eta abar). Izan ere, gainerako finantzaketa horrek, gutxienez, egitasmoaren aurrekontuaren %10 hartuko du bere gain.


    1. Zehatz eta argi azalduko dituzte aurreikusten diren helburuak, emaitzak, ekintzak eta beharrezko baliabideak.


    1. Egitasmoen aurreikusitako helburuek, aurrera eraman beharreko ekintzak eta erabilitako baliabideak arrazoizko lotura izango dute.


    1. Giza-eskubideen begirunea erakutsiko dute, eta onuradun izango den populazioaren eta bertako erakundeen parte hartzea sustatuko dute.


    1. Ingurumena errespetatuko dute, bai helburuak ezartzerakoan eta bai proiektuak gauzatzeko behar diren ekintzak eta baliabideak zehazterakoan.


    1. Egitasmoak gauzatzean ez da arraza, kolorea, sexua, hizkuntza edo erlijioa dela-eta bereizketarik egingo; ezta ere iritzi politiko edo bestelakoak, jatorri nazionala edo soziala, maila ekonomikoa, jaiotza edota bestelako egoerak direla-eta.


    1. Egitasmoaren onura jasoko duen populazioaren parte hartzea bultzatuko dute.


    1. Egitasmoak iraunkorrak izango dira, aurreikusitako jarduerak burutu ostean ere beren eragina egonkor mantentzen duten horietarikoak.

Zuzendaritza batzordeak proiektuen bideragarritasuna eta jarraitutasuna aztertuko ditu, baita GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAk lortzeko baldintzekin bat datozen ala ez (NBEren 2030 Agenda: genero berdintasuna, hezkuntza inklusiboa, energia jasangarria, ura eta klimaren iraunkortasuna, gosearen desagerpena, ingurumenarekiko begirunea, ea.).

Zuzendaritza batzordeak lankidetzarako nazioarteko jarraibide hauek aintzat hartuko ditu proiektua osorik edo erdizka onartzen den edo, hala baderitzo, baztertzen den erabakitzeko. Proiektua baztertzea edo osorik ez onartzea erabaki aurretik GKEari entzuna izateko aukera emango zaio.


4. ESKABIDEAK AURKEZTU.


Eskabideak Elkartearen egoitzan aurkeztuko dira; Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusian (Lakua II, Donostia-San Sebastiαn kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).


Eskaerak aurkezteko azken eguna 2016ko irailaren 16a, ostirala, izango da.



5. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK


Honako agiri hauek paperean aurkeztuko dira (agiriko ale bakarra):


- 1. eranskina eta bertan adierazten diren agiriak.


- 2. eranskina (egitasmoaren laburpen-orria, DIN A-4 formatuko orrialde bat) word formatuan.


Eranskin horiek, gainera, posta elektronikoz ere bidali behar dira helbide hauetariko batera:

p-bilbao@euskadi.eus (Pilar Bilbao, tel: 945 018588)

miren.ortega@euskadi.eus (Miren Ortega, tel.: 945 019115).


Egitasmoaren laburpen-orriak (2. eranskina) jasotzen du elkarteak bazkideei bidaltzen dien informazioa eta, beraz, dokumentuari ezin zaio formatua aldatu. Era berean, eranskinak DIN-A4 tamainako orrialde bat hartuko du, ez gehiago, eta ez zaio informazio gehigarririk erantsiko aparteko orrietan.




6. DEIALDIA EBATZI ETA DIRULAGUNTZA ORDAINDU.


Elkarteko bazkideek aukeratuko dituzte, bozketaren bitartez, dirulaguntza jasoko duten egitasmoak.


Diruz lagunduko diren egitasmoak aukeratu ondoren diru soberakina geratzen bada, Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du zein proiekturi esleitzen zaion, eta aktan jasota utziko ditu bai erabakia bera bai erabaki hori hartzeko aintzat hartu dituen irizpideak.


Egitasmoak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabetera, beranduenez, egingo da esleipena. Aurkeztu duen egitasmoa onartua edo baztertua izan den idatziz jakinaraziko zaio GKEari.


Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %40a egitasmoa esleitzean, eta GKEak egitasmoaren hasiera justifikatzen duenean gainerako %60a.



7. ONARTUKO DIREN MONETAREN TRUKE-TASAK


Moneten truke-tasen balorazioa era honetan egingo da:


1).- Egitasmoen aurkezpenerako onartuko diren truke-tasak 2017ko ekainaren 1eko itxierakoak izango dira (http://www.oanda.com web gunean begiratu daitezke truke-tasak).


2).- Egitasmoak justifikatzeko kontuan hartuko diren truke-tasak tokian tokiko bazkide-erakundeari dirua bidaltzen zaion eguneko itxierakoak izango dira (http://www.oanda.com web gunean begiratu daitezke truke-tasak).



8. DIRULAGUNTZA JASOTZEN DUTEN ERAKUNDEEK HARTZEN DITUZTEN KONPROMISOAK.


Dirulaguntza jasoko duten erakundeek honako betebehar hauek dituzte:


a) Idatziz hartuko dute egitasmoa gauzatzeko konpromisoa; baita,egitasmoa gauzatu ezean, dirulaguntza itzultzekoa ere.


b) Bestelako diru-iturrietatik jasoko duten diru kopurua adieraziko dute, 3.2.c azpi-atalean aipatutako baldintzari jarraiki.


c) Laguntza eskatu zaielako edo eskatzeko asmoa dagoelako, deialdira aurkeztutako ekintzak finantzatzeko beste erakunde batzuetatik dirulaguntzarik jaso duten edo gerora jasoko duten adieraziko dute. Halaber, egitasmo bera bi aldiz finantzatua izan ez dadin neurriak hartzera konprometituko dira.


d) Gutxienez sei hilabeterik behin, erakundeek egitasmoa nola doan jakinarazi beharko diote Elkarteari, eta egikaritzapena burutu ostean, txostena aurkeztuko dute proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta, fakturen eta bestelako agirien bitartez, gastuen justifikazioa zehazteko. Aurkeztutako fakturak jatorrizkoak ez direnean, honako agiriak ere aurkeztu beharko ditu GKEak: proiektua finantzatu duten gainerako erakundeek ordaindu dituzten gastuen fakturen kopiak eta ziurtagiri bat, Zer0,7 elkarteari aurkeztutako fakturak ez zaizkiola beste inori aurkeztu esanez.


e) Elkarteari lagunduko diote jarduera solidarioak zabaltzen eta sustatzen, bazkideei bidaltzeko agiriak eta materiala eskura jarriz, eta bi aldeen artean hitzartzen diren hitzaldi edota sentsibilizazio-ekintzetan parte hartuz. Sentsibilizazio eta zabalkunde lan hau diruz lagundutako egitasmoaren ingurukoa izan daiteke edota egitasmoak ukitzen duen gunearen ingurukoa.



9. DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK.


Emandako dirulaguntzek onartutako egitasmoari atxiki dakizkion kostu zuzenak ordaintzeko erabiliko dira.


Tokian tokiko kontrapartearen bulegoetako edo lokaletako funtzionamendu gastuak (telefonoa, internet, bulego-materiala, konponketak, amortizazioak edota mantenimendua) bereiztuta azalduko dira aurrekontuan eta ez dute proiektuaren kostuaren %10a gaindituko. Proiektuaren zenbait ekintza edo ekintza guztiak bulego edo lokal horietan garatzekoak badira, proektuaren formulazioan hori adieraziko da eta ez da aintzat hartuko aipatutako %10eko muga hori.


Era berean, erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak eta, hala badagokio, langileen erbesteratzea kostu ez zuzen gisa sartu ahal izango dira aurrekontuan. Kostu ez zuzenek ezingo dute dirulaguntzaren %5a gainditu.




10. EGITASMOEN ALDAKETAK


Onartutako egitasmoan eragin nabarmena izango duen aldaketaren bat egin beharra badago –batez ere, aldaketa horrek egitasmoaren egikaritzapena atzeratzea badakar edota azken kostuan gorabeherak sortzen baditu–, dirulaguntza jaso duen erakundeak horren berri emango dio Elkarteari, eta honen onespena jaso beharko du aldaketa egin aurretik.



11. DIRUZ LAGUNDUTAKO EKINTZEN JARRAIPENA.


Egitasmoa gauzatu ondoren, 8. azpi-atalean aipatutako txostenak ez ezik, egitasmoak izan duen eragina egiaztatuz, egitasmoaren onura jaso duen herriko erakunde edo arduradunek luzatutako ziurtagiriak edota bestelako proba-dokumentuak ere aurkeztuko ditu GKEak.


Era berean, egitasmoaren helburu izan den obra edo ekintzaren argazkiak edo bestelako dokumentu grafikoak euskarri informatikoan aurkeztuko ditu.


Egitasmoa gauzatu den tokian bertan jarraipen eta ebaluaziorako bisita egitea pentsatuko balu Elkarteak, dirulaguntza jaso duen erakundeak bisita erraztuko die bertaratzen direnei, obra edo ekintza ikustea ahalbidetuz eta horien inguruko informazioa eta dokumentazioa eskura jarriz.



1. ERANSKINA


EMAN BEHARREKO DATUAK ETA AGIRIAK


1. GKE-A IDENTIFIKATU


  • Izen soziala:

  • Araubide juridico:

  • Izena emana duen erregistroa zein den eta zenbakia adierazi:

  • Eratze-data:

  • Telefonoa:

  • Faxa:

  • Posta elektronikoa:

  • Web gunea:

  • EAEko egoitzaren helbidea:

  • EAEko arduraduna:

  • EAEko bazkide kopurua:

  • GKEaren kontu korrontearen zk. (20 digitu):


2. “KONTRAPARTE” DELAKOA IDENTIFIKATU


  • Izen soziala:

  • Helbidea:

  • Telefonoa:

  • Faxa:

  • Posta elektronikoa:

  • Web gunea:

  • Bazkide kopurua:

  • Harremanetarako arduraduna:

  • Bestelako laguntzak herrialdean:


3. GKE-AREN ETA “KONTRAPARTE” DELAKOAREN ARTEKO HARREMANA*:


  • Harreman-mota:

  • Harremana hasi zen urtea.


ERANSKIN HONEKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK


  1. GKEaren IFZ txartelaren kopia.

  2. GKEaren EAEko arduradunaren NANaren kopia.

  3. Azken urtean GKEak aurrera eraman dituen ekintzen txostena.

  4. Deialdira aurkeztutako egitasmoari dagokionean:

    • Egitasmoaren nondik norakoen azalpena: bere edukia eta onuradunengan izango duen eragina.

    • Aurrekontua, partidak bereiztuta.

    • Ezaugarri teknikoak.

Agiri hauek, aurrekontua barne, Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetariko batean idatzita aurkeztuko dira.




2. ERANSKINA

EGITASMOAREN LABURPEN-ORRIA

(Paperezko ale bat aurkeztu eta posta elektronikoz beste ale bat bidali)


Egitasmoa

Zk. **/2017

(sarrera-hurrenkera)

Eskatzailea (GKE).

Izen soziala:……………………………………………………………………………………………………………………..


Egitasmoa non gauzatuko da.

Herrialdea:……………………………………………………………………………………………………………………….


Zein arlotan eragingo du egitasmoak:

……………………………………………………………………………………………………………………………………

helburuak:

……………………………………………………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………………………………………………


Gauzatu beharreko ekintzak:

……………………………………………………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………………………………………………


Iraupena (zenbat hilabete):…………………………………………………………………………………………………


Egitasmoaren sustatzailea:

……………………………………………………………………………………………………………………………………

Herrialdearen beraren esku hartzea:

……………………………………………………………………………………………………………………………………

zein gizarte-sektore ukituko du egitasmoak:………………………………………………………………………….


Egitasmoaren kostua/ onuradun kopurua:

……………………………………………………………………………………………………………………………………


Eskatutako dirulaguntza: ………………….


GASTU EZ ZUZENEN ZEBATEKOA: …………………………………………………………………………………………..


Bestelako informazioa :

……………………………………………………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………………………………………………