Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa
 
 

Zer da egiten duguna?

 

Bilatzen laguntzeko, hemen duzu google.

Google

 

 

1998ko ekainean aurreikusi genituen helburuak lortzearren, edozein talde politiko eta sindikatutik aparteko Elkarte ez-konfesionala eratu genuen. Bi xede betetzen ditu Elkarteak:

--- Ekimen honi borondatez atxiki gintzaizkion bazkideen soldata gordinaren %0,7a Elkartearen izenean dagoen kontu korrontera eramanez, Elkartasun Fondoa elikatzen da.

Elkarteak ez ditu bereak diren garapeneko proiektuak gauzatzen, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten GKEei irekitako deialdian aurkezten direnak finantzatu baizik. Horrela, zuzeneko bozketaren bitartez, bazkideok aukeratzen ditugu diruz lagunduko diren proiektuak.

--- zer0,7-k hitzaldiak antolatzen ditu aldiro; finantzatu ditugun proiektuen nondik norakoak azaltzeko, proiektu horiek garatzen diren herrialdeetako egoera ezagutarazteko edota ezberdintasunaren eta pobreziari lotutako gaiak jorratzeko. Halaber, sentsibilizazio kanpainak ere burutzen dira: %0,7 plataforma, partaidetzako aurrekontuak edo emakumeen ablazioaren ingurukoak, besteak beste.

 

2008ko azken hitzaldiak :

"Phyllis Nguma-Kimba: Ablazio genitalaren kontrako proiektua" [23/05/11]