Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa
 
 

Proiektuen aukeraketa

 

Bilatzen laguntzeko, hemen duzu google.

Google

 

 

Zer0,7 Elkarteak ez ditu bereak diren lankidetzako proiektuak garatzen. Horren ordez, deialdi bat ateratzen du urtero GKEek Elkartearen Batzarrean onartutako proiektuen deialdiaren oinarriekin bat datozen proposamenak aurkez ditzaten.

GKEekiko harremanetarako sortutako bazkide-taldeak GKEek aurkeztutako proposamenak aztertzen ditu deialdiaren oinarrietara egokitzen direla egiaztatzeko, eta proiektu onartuen eta baztertuen proposamena luzatzen du.

Bazkideok onartutako proiektuen gaineko informazio adierazgarriena biltzen duen laburpen-orria jasotzen dugu. Hala ere, proiektuak sakonago aztertu nahi dituenak eskura izaten du beraien inguruko dokumentazio guztia.

Bozketa zuzenaren bidez aukeratzen dira diruz lagunduko diren proiektuak. Bazkideok proiektu bana aukeratu ondoren, egitasmo bakoitzak lortu dituen botoak batu eta bozkatuenak aukeratzen dira finantzatzeko, beti ere, urtean zehar jasotako dirua agortu arte.