Jambo Congo: Zer07k diruz lagundutako proiektuaren jarraipena, 2026
Jambo Combotik gure herrialdearen ekialdean dagoen Kakutyako eskola-konplexu berrian egin diren lanak erakutsi nahi dizkizuegu.
Lehenengo esku-hartzea hiru euste-horma eraikitzean datza, eskola-eremuan urteroko euri-sasoiko lau hilabeteetan ekaitzek sortzen dituzten euri-jasa handiak eta lokatza bideratzeko. Egoera horrek ikasleei ikasgeletara eta eskolako patiora sartzea asko zailtzen zien, eta zenbaitetan eskolak ematea ere oztopatzen zuen. Ondorengo argazkietan ikus dezakezue nolako egoeran zeuden lehen lur-multzoak.

Jarraian ikus ditzakezuen hormak eraikitzeko lanak. Horrela, euri-sasoiko ekaitzek sortzen duten ura eta lokatza ez dira gehiago ikasgeletara sartuko. Kontuan izan behar da euri-sasoiak urtean sei hilabete irauten duela.


Aukera hau baliatu nahi dut Kakutyako gure haur-eskola eta lehen hezkuntzako eskola bete-betean martxan daudela erakusten duten lau argazki eder hauek bidaltzeko.

