Gu

Gu

1998an, Eusko Jaurlaritzan eta Osakidetzan lan egiten dugun pertsona talde batek gure elkartasuna adierazi nahi izan genion gure inguruko pobrezia- eta marjinazio-egoerei eta, bereziki, munduko herrialde pobreenei. Horretarako, partaidetzarako eta behartsuenekiko elkartasun-adierazpenerako dugun lan-bidea aprobetxatuz, % 0,7ko aldarrikapen orokorrari atxikitzea erabaki genuen, Elkartasun Funtsa sortuz. Hala, aldarrikapenarekin bat gatozelako, ekimenarekin bat egiten dugun langileok gure nominaren % 0,7 erabiltzen dugu lankidetza-proiektuak finantzatzeko.

Helburuak

Bi helburu nagusi ditugu:

  1. Marjinazio eta pobreziaren aurrean, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzako langileen elkartasuna sustatu, sentsibilizazio-kanpainen bitartez.
  2. Garapenerako egitarauak finantzatzeko dirua jaso.

Zer da eta zer esan nahi du 0,7% y + plataformak?

Plataformaren jatorria da herrialde txiroen eta aberatsen arteko nazioarteko harremanetan dagoen desberdintasun egoera eta bidegabekeria ikaragarria. 0,7% y + plataformaren sorrera da gaur egun planetako ehunka milioi pertsona bizi diren pobrezia, miseria eta gosearen egoera larriaren egiaztapena, eta gure gobernuei, gizarteei eta gu guztioi egoera horiei eusteko ardura hartzea.

% 0,7 eta + kanpainen helburua, lehenik eta behin, planetako populazio pobretuenekin dugun kontzientzia solidarioa piztea eta garatzea da, eta, bigarrenik, Gobernuaren eta erakundeen aurrean aldarrikatzea estatuko aurrekontu orokorretik urtero barne produktu gordinaren (BPG) % 0,7, gutxieneko diru-partida izan dezatela populazio pobretuenei elkartasuna- eta garapenerako lankidetza-programak eta proiektuak finantzatzeko.

Zein da abiapuntua?

Munduko aberastasunaren banaketa Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko desberdintasun ekonomiko ikaragarriaren mende dago; hau da, herrialde aberatsen eta herrialde pobreen artekoa . Hirugarren Munduko herrialdeek pobrezia-egoera orokorra jasaten dute, eta horrek gizabanakoei, gizarte-taldeei eta haien azpiegiturei eragiten die. Egoera hori da herrialde horietako pertsonak eta kolektiboak garatu ezin izateko arrazoi zuzena.

Nondik ateratzen da % 0,7 kopuru hori?

Gosetea da egoera bidegabe horren muturreko ondorietako bat, milioika pertsonari eragiten baitio. Gosea fenomeno kolektibo gisa beti izan da. Baina gure garaiko gosearen berezitasuna da herri eta herrialde jakin batzuetan zehazten dela, endemikotzat, eta ez dela, oro har, hondamendi naturalengatik edo gerrengatik, baizik eta arrazoi politikoengatik eta elkartasunik ezagatik. Hau da, saihestu egin daiteke.

1960an 40 milioi pertsona hiltzen ziren gosearen ondorioz, horietatik 17 milioi haurrak ziren. Gaur egun, egoera ez da nabarmen hobetu. 1996an Erroman egindako elikaduraren goi-bileran, FAOk salatu zuen munduan 840 milioi pertsonak gose larria pairatzen dutela, horietatik 200 haurrak, eta beste zenbait milioik, berriz, mikronutrienteetako urritasunekin eta elikagaien eta uraren kutsadurarekin lotutako gaixotasunak pairatzen dituztela. Egunero, garapen bidean dauden munduko bost pertsonatik batek ezin du oinarrizko beharrak asetzeko behar duen elikagaia lortu. Hala ere, FAOren arabera, munduan denontzako elikagai nahikoak daude.

NBEk (ONU), 1961ean, nazio industrializatuei neurriak hartzeko eskatu zien, beren diru-sarrera nazionalen % 1 garapen bidean dagoen munduaren beharrizanen finantzaketa publiko eta pribatuari esleitzeko. Ondoren, helburu hori aldatu egin zen, eta herrialde garatuetako PNBren % 1 bihurtu zen. Azkenean, adostasunez onartu zen PNBren % 0,7 izatea,baina ia herrialde bakar batek ere ez du lortu helburua.

0,7% y + Plataformaren aldarrikapenak

  1. Estatuko erakundeek, autonomia-erkidegoek eta udalek urtero BPGren % 0,7ko partida baliokidea eskaintzea planetako populazio pobretuekiko lankidetzari eta elkartasunari.
  2. Zenbateko hori ingurumena errespetatzen duten garapen-programa eta -proiektuetara bideratzea,eta horien helburuak honako hauek izatea: oinarrizko premiak asetzea (elikadura, osasuna, hezkuntza, haurrak), gizarte zibilaren antolaketa-sarea indartzea, giza eskubideak, gutxiengo etnikoak eta emakumeak indartzea eta defendatzea, eta garapenerako hezkuntzaren eta elkartasunaren arloko jarduerak sustatzea gure gizarteetan; erabat debekatuta daude, zeharka edo zuzenean erabilera militarrarekin edo helburu komertzialekin erlazionatuta dauden proiektuak.
  3. Lankidetzarako eta Elkartasunerako Estatuko Kontseilua sortzea, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek, elkartasun-erakundeek eta garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten beste eragile batzuek osatua. Besteak beste, % 0,7 banatzeko irizpideak eta lehentasunak finkatzea izango du eginkizun. Baita finantzatutako programen eta proiektuen jarraipena ere. Gardentasuna, arrazionaltasuna eta kontrol publikoa izango dira funts horien kudeaketa gidatuko duten printzipioak.
  4. Garapenerako Lankidetzaren Legea egitea. Lege horrek lehen aipatutako oinarrizko printzipioak jasoko ditu, eta funts publikoekin finantzatutako lankidetzaren esparruko ekintza eta programa guztiak arautzea izango du helburu. Lankidetza publikoko kalitate- eta gardentasun-irizpideek arautuko dute lege-esparru hori, eta ezin izango da inoiz erabili lankidetza solidarioaz eta interesik gabekoaz kanpoko beste interesdun batzuk dituzten jarduerak sustatzeko, edo azken helburua ez bada herri pobretuak garatzea eta gure gizarteetan elkartasuna sustatzea.
  5. Eztabaida publiko eta sozial zorrotza irekitzea, justizia- eta elkartasun-irizpideetatik abiatuta, kanpo-zorrak hegoaldeko herrien pobretze gero eta handiagoa konpontze aldera neurri zorrotzak eta urgenteak hartzea ziurtatuko duena. Planteamendu horiek nazioarteko erakunde eta foro guztietan defendatzeko konpromisoa hartuko du Espainiako Gobernuak.
  6. Aurrekontu Orokorretako jarduera eta erabilera militarretarako partidak nabarmen murriztuko dira pixkanaka. Murrizketa horren zenbatekoa garapenerako lankidetzaren partida handitzeko erabiliko da, bai eta helburu sozialekin lotutako beste batzuetarako ere, hala nola langabeziarako, gizarte-ongizaterako, ingurumenerako, osasunerako eta hezkuntzarako prestazioetarako.