Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Blog

Jambo Congo: Zer07k diruz lagundutako proiektuaren jarraipena eta proiektu berria aurkeztea

Jambo Combok 2022an ZER07 elkarteak diruz lagundutako proiektuaren amaieraren berri eman nahi dizuegu. Kakutyako Lehen Hezkuntzako Eskola handitzea amaitu zen. Handitze horrekin amaitu dugu Kakutyako hezkuntza-esparrua, Lehen Hezkuntzako 8 klasek (6 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat) eta haur-eskolak (3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat) osatua. Joan den irailean hasi ziren eskolak ematen, 1.000 haur ingururi harrera eginez.

Hori guztia posible bihurtu duzue. Eskerrik asko zure laguntzagatik!!!

Gainera, 2023. urterako proiektu bat aurkeztu dugu. Kayutyan ospitale/osasun eta amatasun zentro berri bat eraikitzea da helburua.

Proiektuaren bidez, eskola bateko gela zaharrak ospitale txiki eta amatasun (erditze-gela) berri bihurtuko dira. Ospitale berrian helduei, haurrei eta adinekoei laguntza emango zaie, kontsulta medikoa, ospitaleratzea, sendaketak eta erditzeen arreta eskainiz.

 

Argazki gehiago

...