Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Blog

Zer0,7 elkarteak 226.000 euroko diru laguntzak emango ditu 2022an garapen bidean diren herrialdeetan lankidetza proiektuak gauzatzeko

Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen artean pobrezia eta marjinazio egoerekiko elkartasuna sustatzeko asmoz sortu zen “Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzako langileen elkartasun fondoa” Zer0,7 elkartea. Horrela, bazkideek beren soldata gordinaren %0,7a bideratzen dute elkartasun-fondoa elikatzera eta fondo hori Gobernuz kanpoko Erakundeek (GKE), EAEtik lan egiten dutenek, gauzatzen dituzten proiektuak finantzatzeko erabiltzen da.

Zer0,7 elkarteak garapen bidean dauden herrialdeetan proiektu solidarioak finantzatzen laguntzen du aurten ere. 2022an, 19 proiektuk parte hartu dute deialdian, Hego Amerikako eta Afrikako herrialdeetan lankidetza-proiektu, hain zuzen ere.

1998an elkartea eratu zenetik 2022. urtera arte, 116 proiektu finantzatu dira 18 herrialdetan, 6.505.433 euroko zenbatekoarekin. Euskal Administrazio Orokorreko eta Euskal Osasun Zerbitzuko langileen zati handi batek munduko pertsona eta komunitate behartsuenekin 20 urte baino gehiagoko konpromiso hautsiezina hartu du.

Aipatu behar da Zer0,7 Elkartasun Funtsa dela lankidetzari diru gehien ematen dion elkarte pribatua, Euskal Autonomia Erkidegoan, GGKEen eta haien proiektu solidarioen bidez bideratua.

Aurten ere, bazkideek bost proiektu aukeratu dituzte zuzeneko bozketa bidez, eta 2022an zehar jasotako ekarpen guztiak proiektu horietara bideratuko dira.

PROIEKTUAK

GKE

Herrialdea

KAKUTYAko lehen hezkuntzako eskolari 4 gela berri gehitu, herrialdeko muturreko bortizkeriak gehien jasaten duen eremuetariko batean haurren heziketa ahalbidetzeko.

 

JAMBO CONGO – Asociación para el desarrollo de la R.D. Congo

Kongoko E.D.

50.000

Mediku oftalmologoak, optikoak eta begietako protesikoak prestatzea, beren burua prestatzeko eta beren herrialdeko osasuna garatzeko gai izan daitezen

 

OCULARIS ASSOCIACIO

Mozambike

50.000

Rwandako landa komunitateetan haurren heziketa sustatu, 6 ikasgela eraikiz.

 

MANOS UNIDAS

Ruanda

50.000

Ur korrontea, garbia eta edangarria San Ignacio de Moxoseko urriaren 10 gunerako

 

ONG TAUPADAK

Bolivia

50.000

Barne-desplazamenduko egoeran dauden Burundiko emakume errefuxiatuen eta harrera-komunitatearen berreskuratze komunitarioa, emakumeen ekintzailetzaren eta genero-sustapenaren bidez

.

Asociación Africanista Manuel Iradier

Kongoko ED

26.000

Abenduaren 15an, ostegunean, 13:30ean, 2022ko fondoarekin diruz lagunduko diren proiektuen aurkezpena egingo da Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Ekitaldi horretan GKEek proiektuen nondik norakoak azalduko dizkigute eta kolaborazio hitzarmenak sinatu dira. 

Ekitaldi horretara gonbidatuta daude bazkideak, baita interesatuta daude guztiak ere.

Informazio gehiago: www.zer07.org

...