OCULARIS GGKEak Mozambiken begietako tumoreak operatzen laguntzen du
OCULARIS GGKEak okuloplastiako profesionalak prestatzen ditu Mozambiken. Tokiko ospitaleetara joaten da pazienteak bisitatzera eta operatzera. Prozesu horri esker, behar duten pertsonak artatzen dira, eta, aldi berean, tokiko mediku-taldeak trebatzen dira. OCULARISek Mozambikeko Osasun Ministerioarekin eta Maputoko Medikuntza Fakultatearekin lan egiten du. Maputon ez ezik, herrialdearen erdigunean dagoen Beiran ere jarduten du, hiriburura joateko aukerarik ez duten eskualde urrunagoetako pazienteak artatzeko.
Mozambikeko telebistak Jon Federío doktoreak eta bere ikasleek begi-tumore garrantzitsua duen haur bati ebakuntza egin diotela kontatzen du.
...