Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Blog

URA, EMAKUME IZENA

Erakusketa: 'Ura, emakume izena' Montehermoso Kulturunean.

URA, EMAKUME IZENA emakumearen inguruko hausnarketa artistikoen itsaso bat da. Emakumearen inguruan, hain zuzen ere haien ahotsek laguntzen diotelako ur-jauziaren soinuari bizitzarako ezinbestekoa den altxor horren eguneroko "uzta" biltzen dutenean, eta emakumeek nabaritzen dituztelako ur eskasiak eragindako kalteak beren senitartekoen aurpegian eta beren gorputzetan bertan. Gogoeta-itsaso hori arte bihurtutako artisautzarekin ehuntzen da; izan ere, emakumeak beti izan dira ehule, eta gaur egun ere horretan jarraitzen dute, oraingoan ehungintza-industria baten esklabo gisa, zeinak erabiltzeko eta botatzeko modaren biktima bihurtzen baititu, eta itsasora inoiz iritsiko ez den ura gaizki erabiltzen eta xahutzen baitu.

2022ko abenduaren 10etik 2022ko urtarrilaren 16ra, Montehermo Kulturuneko Lehen solairuan

Informazio gehiago

...