Indarkeria eta gatazka egoeran emakumeak bakea eraikitzen
Yvette Mushigo Emakumea, Bakea eta Segurtasun-agendan eta Genero-Justizian legelari aditu kongoarra da. Bukavun, Hego Kivuko hiriburuan, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean (RDC), Synergie des Femmes pour la Paix et la Réconciliation (SPR) erakundeko idazkari nagusi gisa lan egiten du. Erakundea Ruanda, Burundi eta RDCko giza eskubideen aldeko erakunde-sare bat da, Medicusmundi Bizkaiarekin aliatua.
Joan den ekainean, Yvettek “Emakumeak eta neskatoak gerran: Kolonbia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa” hitzaldi-solasaldian parte hartu zuen, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketa Institutuak (IECAH) antolatua, Casa Encendida-n. Bere hitzaldietan, eta ondoren, hainbat komunikabideri emandako elkarrizketetan, Yvettek bere herrialdearen ekialdean dauden emakumeen giza eskubideen urraketak salatu zituen, eta bakea eraikitzeko emakume kongoarrek dituzten borrokak nabarmendu zituen.
- https://elpais.com/planeta-futuro/que-mueve-a/2022-07-05/brujas-o-despreciadas-ser-mujer-en-la-castigada-kivu-del-sur.html
- https://www.rtve.es/play/audios/cinco-continentes/mujer-resolucion-conflictos/6626134/ https://www.ivoox.com/cinco-continentes-el-rol-mujer-audios-mp3_rf_88472994_1.html
- https://www.amecopress.net/Abandono-y-violencia-de-genero-sistematica-por-los-Estados-de-Colombia-y-la-Republica-Democratica-del-Congo
- https://www.infobae.com/america/agencias/2022/06/15/la-paz-es-muy-dificil-de-conseguir-en-nuestro-pais-dice-jurista-congolena/