Munduko Medikuak bulego bat irekiko du Araban
Munduko Medikuak bulego bat irekiko du Araban.
2022ko martxoan
Munduko Medikuak erakundekook GURE JARDUERA HEDATUKO DUGU AURTEN, ARABAN. Lurralde honetan, gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden biztanle ahulenengandik hurbilago egoteko eta baita kolektibitate, elkarte eta osasun profesionalekin sarean lan egiteko ere. Gure helburua osasun- eskubidea bermatzea da.
TELEFONO BIDEZKO ARRETA ZERBITZUA ESKAINTZEN DIEGU osasun sisteman sartzeko zalantzak edo arazoak dituztenei zuzendua (osasun zerbitzuak, COVID pasaportea, txertoak…). Era berean, arlo honetako tailerrak ere antolatuko ditugu entitate sozialentzat, zerbitzu publikoko profesionalentzat zein biztanle guztientzat.
Gainera, laster, osasun agiririk ez daukaten pertsona migratzaileentzat ARRETA SOZIO-SANITARIO ZERBITZUA ere irekiko dugu.
EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO! Boluntarioek sustatu eta zuzentzen duten erakunde bat gara ; ekintza eta partaidetzarako gune bat. Bertatik, errealitate bidegabe bat alda dezakezu. Boluntarioek ekintzak eta mobilizazioak egiten dituzte biztanle zaurgarrien eskubideak babesteko. Elkartasun izpiritua eta mundu justuago baten alde borrokatzeko gogoa badaukazu, jar zaitez gurekin harremanetan.
KOLABORATU. Elkartu Munduko Medikuekin laguntza ekonomikoa eginez, modu egonkorrean edo puntualean. DOHAINTZA bat egin dezakezu, BAZKIDE LAGUNTZAILE bihur zaitezke, edota nazioarteko edo bertako PROIEKTU batean lagun dezakezu. Zure laguntzak bizitzak salba ditzake.
EZAGUTU ETA PARTEKATU. Gure lana ezagutzera eta gure kanpainak zabaltzera gonbidatzen zaitugu.
BISITA ITZAZU Munduko Medikuak webgunea eta gure sare sozialak. Facebook, Youtube eta Instagram jarraitzera, parte hartzera eta informazioa PARTEKATZERA animatzen zaitugu.
Munduko Medikuak Araban: 653 994 567
...