Deialdia
Zer0,7 elkartearen Batzar Nagusira deialdia. 2025eko maiatzan
25/06/2025 - 25/06/2025
Elkartzeko eskubidea arautzen duen 1/2002 Lege Organikoaren 34. artikuluak ezarritakoari jarraiki, onura publikoko elkarteek urteko kontuak eman behar dituzte ekitaldia bukatu eta sei hilabeteko epean. Kontuak, gainera, elkartearen Batzar Nagusian onartuak izan behar dira. Horrez gain, aurrera eraman dituzten ekintzen memoria ere aurkeztu behar dute.
Hortaz, kontuak eta memoria onartzeko eta Zuzendaritza Batzordea berritzeko ezarritako arauak betetze aldera, zer0,7 elkartearen Batzar Nagusira dei egiten dizugu. Batzarra Lakuan egingo da, Lakua 1eko 20. aretoan, maiatzaren 22an, osteguna, 13:30ean lehen deialdian eta 14:00etan bigarrenean. Bertan honako gai hauek aztertuko dira:
Aztergaiak:
- 2024ko kontuak eta ekintzen memoria bozkatu eta, hala badagokio, onartu (Irakurri: "MEMORIA 2024.pdf").
- Zuzendaritza Batzordea berritzea onartu.(Irakurri:"Renovacion Junta berritzea_2025.pdf" dokumentoa)
- Galderak eta eskaerak.
Ez bazara batzarrera etorriko bidal iezaguzu zure botoa honekin batera doakizun boto-txartela erabilita. Boto-txartela postaz bidali asociacionzer07@yahoo.es helbide elektronikora.
Boto-txartela postaz bidaltzen baduzu kontuan hartu maiatzaren 22ko 12:00ak baino lehenago jaso behar dugula.
Bozkatu eta zeuk erabaki!!!!!