Proiektuak
Biyelako osasun-eremuan, COVID-19aren testuinguruan, haurren malnutrizio akutuko egoerei komunitateak erantzuteko gaitasuna hobetzea. Kongoko Errepublika Demokratikoa
01/11/2020 - Médicos sin fornteras
50000 €
Biyelako osasun-eremuan, COVID-19aren testuinguruan, haurren malnutrizio akutuko egoerei komunitateak erantzuteko gaitasuna hobetzea. Kongoko Errepublika Demokratikoa
JARDUERAK
Osasun-egituretako eta komunitateko sentsibilizazio-taldeetako langileen
gaitasunak, ezagutzak eta praktikak indartzeko ekintzak egin dira, haien
lanaren eta haurren malnutrizio akutua eta ondoriozko konplikazioak
prebenitzeko eta artatzeko zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Era berean,
indartu egiten da osasun-egituretan eta komunitatean COVID-19 transmisioa
prebenitzeko duen erantzun-gaitasuna, protokolo espezifikoak aplikatuz.
Hobetu egiten dira hornigaien erabilgarritasuna eta azpiegiturak, haurren
malnutrizioaren eta ondoriozko konplikazioen arretara eta COVID-19aren
transmisioaren prebentziora zuzendutakoak.
Komunitateak haurren malnutrizioaren eta COVID-19aren transmisioaren
prebentzioaren aurka mobilizatzeko eta parte hartzeko duen gaitasuna
indartu da.
HELBURUAK
Biyelako Osasun Eremuko osasun-egoera eta osasun-zerbitzua hobetzen
laguntzea.
COVID-19aren testuinguruan, haurren malnutrizio-egoeren aurrean
komunitateak erantzuteko gaitasuna hobetzea, Biyelako Osasun Eremuan.
http://http://medicusmundi.es/eu/quienes-somos/asi-nos-organizamos/asociaciones/5/bizkaia