Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

KAKUTYAko lehen hezkuntzako eskolari 4 gela berri gehitu, herrialdeko muturreko bortizkeriak gehien jasaten duen eremuetariko batean haurren heziketa ahalbidetzeko.

16/12/2022 - JAMBO CONGO

50000 €

2022ko funtsekin diruz lagundua.

Proiektuaren helburua 4 gela berri sortzea da Kakutya herrian (Kongoko oihanaren bihotzean) dagoeneko eraikitzen ari den Lehen Hezkuntzako Eskola handitzeko. Eskola honen eraikuntza Zer0,7 Elkartasun Funtsak finantziatu zuen 2021ean.

Haurten egingo diren 4 gela berri hauek 6 eta 12 urte bitarteko 300 haur inguru hartuko dituzte. Zonalde osoan eskaera oso handia dago hezkuntza-maila guztietan, hezkuntza eskaintza oso urria delako eta, kasu askotan, inongo eskolarik ez dagoelako.

Gaur egun, MIDIMAk Kakutyan Lehen Hezkuntzako 6 gela kudeatzen ditu, 551 ikaslerekin. Hauek, oso baldintza txarretan ari dira eskolak jasotzen gela bakoitzean ikasle gehiegi daudelarik, Haizpek ez baitute inor hezkuntza-sistematik kanpo utzi nahi beste ikastetxerik ez dagoelako.

Proiektua ikasleentzako higiene, osasun eta ingurumen-zaintzako trebakuntza jarduerekin osatzen da.