Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

M 'Buban hiru gelako lehen eskola berri bat eraikitzea – Kongoko Errepublika Demokratikoan muturreko pobreziak gogorren astindu duen eremuetako bat

16/12/2025 - JAMBO CONGO

30000 €

2025ko funtsekin diruz lagundua

Proiektu honen bidez, Kongoko Errepublika Demokratikoko M'buba herrian Lehen Hezkuntzako Eskola bat izango denaren 2 gela eraikiko dira.

Eskola berriak 6 eta 12 urte bitarteko 150 ikasle hartuko ditu ikasturte bakoitzean, eta inguru horretan adin horretako dagoen ikastetxe bakarra suposatuko du. Eremu osoan dagoen ikastetxe ezari irtenbidea eman nahi zaio, zonalde guztiko haurrak eskolaratzeko aukera eskainiz, herrialde guztiko zonalderik pobreenetakoa baita.

Lehenengo bi ikasgelak eraiki ondoren, hirugarren ikasgela bat eraikitzen jarraituko da. Era honetan, Haurreskola batez (ikasturte honetatik aurrera martxan dagoena eta Zer0.7 Funtsaren eta Jambo Congoren finantzaketari esker eraikia izan zena) eta Lehen Hezkuntzako eskola batez osaturiko eskola-konplexua sortuz. Ondoren, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide-heziketako Institutua eraikitzeko finantziazioa bilatzen jarraituko dugu. Horrela, inguruko haurren 3 urtetik 18 urtera bitarteko hezkuntza-prozesuaren beharrak asetzea lortu nahi dugu.

Hemen informazio gehiago dauzazu.

Documentación