Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

Kongoko EDko ekialdean dagoen Kalungwe eta Kilibako herrietan pobreziaren aurka borrokatzeko eta neskek hezkuntza jasotzeko aukera sustatzeko familia isarea indartu

11/12/2023 - Asociación Africanista Manuel Iradier

50000 €

2023ko funtsekin diruz lagundua.

Proiektuaren helburua familiaren pobretzea murrizten laguntzea da, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean dagoen Uvira lurraldean, Kalungwe eta Kiliba herrietan, behartutako lekualdatze-egoeran dauden familien parte diren nesken hezkuntza eta haien amen autonomia sozioekonomikoa sustatuz.

Era berean, analfabetismo-tasa murriztu nahi du, eta, eskolatzearen bidez, baztertutako neskatoen hezkuntzarako sarbidea eta familia kalteberetako neskatoen arteko genero-desberdintasunak sustatu nahi ditu. Berdin gertatzen da gatazka armatu etengabeek eragindako krisi humanitarioen eraginpean dauden pertsonen eta harrerako tokiko komunitateen kasuan.

Proiektuaren ekintzak honako hauetan oinarrituko dira: hezkuntza jasotzeko aukera mugatua duten familia kalteberetako 100 neskato eskolatzea, Baliabideak Sortzeko Jardueren (AGR) kudeaketari buruzko trebakuntza, 100 emakumeri dirulaguntzak ematea AGRak abian jartzeko, baztertutako neska horien amak, eta 50 maisu-maistra gaitzea genero-ikuspegia sustatzeko.