Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

Ur edangarri, merke eta jasangarria San Ignacio de Moxosko biztanleentzat (2. zatia)

15/12/2025 - TAUPADAK

33475 €

2025ko funtsekin diruz lagundua

Proiektua, 2024an uraren tratamendu-plantarako aurkeztutakoaren jarraipena, aurreko jarduketak osatzera dator, San Ignacioko etxebizitzetara banatzen den ura guztiz edangarria izan dadin.

Iragazketa azkarreko sistema bat ezarriko da, dagoeneko aplikatzen den klorazioa eraginkorragoa eginez eta Boliviako legediak ezartzen dituen edangarritasun-estandarrak handienak lortuz, osasun publikoa eta familien ekonomia hobetuz.

Era berean, egungo sedimentazio-sistema handituko da, haren errendimendua %150ean areagotuz.

Azkenik, ur gordinaren hartune-puntua lekualdatuko da, aintziraren ertzetik 300 metro arte urrutiratuz, eta ura arre gutxiagorekin jasotzeko flotatzaile sistema bat ezarriz, uraren kalitatea jatorritik bertatik hobetuz.

Hemen informazio gehiago dauzazu.