Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

Hericoko landa komunitatean, tokiko elikagaiekin egindako janariarekin 6tik 59 hilabetera arteko haurren malnutrizioaren prebentzioa zabaldu eta indartu.

28/10/2019 - Asociación Africanista Manuel Iradier

50000 €

Hericoko landa komunitatean, tokiko elikagaiekin egindako janariarekin 6tik 59 hilabetera arteko haurren malnutrizioaren prebentzioa zabaldu eta indartu.

Proiektu hau "Foyers d 'Apprentissage et de Réhabilitation Nutritionnelle (FARN)" deritzon ikuspegian oinarritzen da, euskaraz "nutrizio-errehabilitaziorako eta ikaskuntzarako etxeak" izenekoa. Proiektu honek Héricoren haurren egoera nutrizionala hobetu nahi du; batez ere, 6 eta 59 hilabete bitarteko haurrena, desbideratze positiboa (DP) izeneko estrategia erabiliz. Estrategia honek komunitateari eta bere kideei desnutrizio-arazoei konponbide iraunkorrak aurkitzea du helburu, "eredu positibo" izeneko pertsona edo familia batzuen bitartez. Horiek ondo elikatutako haurrak dituzten etxeak dira. Aipatutako estrategia komunitatean dauden higiene-, elikadura- eta osasun-jardunbide egokiak indartzean datza. Halaber sentsibilizazioa eta formakuntza erabiliko da, besteak beste, tokiko produktuekin sukaldaritza-errezeten, gorputz-higienearen, eskuak garbitzearen eta letrinak erabiltzearen gaiei buruzkoak.

FARN batek 12 eguneko iraupena du, hau da, haur azpi elikatu batek bere nutrizio-egoera berreskuratzeko behar duen denbora. Egunero, mikro-nutrienteetan aberatsa den sukaldaritzako errezeta bat (ahia) prestatzen da, ekoizpen lokaleko elikagaiak erabiliz. Sukaldaritzako 12 erakustaldietako bakoitzarekin batera, nutrizio, higiene eta osasun arloko praktikei buruzko hitzaldi tematikoa ematen da, desnutrizioa prebenitzeko edo arrisku edo desnutrizio akutu ertaineko egoeran dauden haurrak berreskuratzeko.

Tailer horien antolaketarekin batera, proiektu berriak osasun-egituren eta haien nutrizio-arduradunen gaitasunak indartzeko lanean jarraitzea aurreikusten du, Léloumako (Hérico barne) 11 Subprefeturetako langileei 5 urtetik beherakoen desnutrizio larriko kasuen arretari eta kudeaketari buruzko prestakuntza oroigarriari esker.