Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

Kongoko E.D.n, Biyelako 0tik 59 hilabetera arteko haurren malnutrizioaren aurkako borroka indartu.

28/10/2019 - MEDICUS MUNDI BIZKAIA

30000 €

Reforzar la lucha contra la malnutrición en niños y niñas de 0 a 59 meses en la zona salud de Biyela, Repúbica Democrática del Congo.

Proiektu honen helburuak dira: 0 eta 5 urte bitarteko haurren malnutrizioari aurre egitea, Biyelako Osasun Eremuko nutrizio-unitate terapeutikoak (ZS) indartuz; malnutrizio-kasuen eta horrek eragindako konplikazioen arretaren kalitatea; prebentzioa, hautemate goiztiarraren bidez; eta neskatila-amen, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeen eta gainerako komunitatearen gaikuntza.

Haur gaizki-elikatu horietako gehienak 15 eta 20 urte bitarteko nesken haurdunaldi goiztiarretatik edo nahi gabeko haurdunaldietatik datoz. Baliabiderik gabeko pertsona horiek, ahulak eta komunitateak estigmatizatuak, ez dute ez gaitasunik, ez beharrezko ezagutzarik, ez baliabiderik seme-alabak bizi-baldintza onetan hazteko, eta, horregatik, azkar eta sarri erortzen dira malnutrizioan; urak eta malnutrizioak transmititutako gaixotasunen eta arreta faltaren ondorioz.

Horregatik, proiektuan sartu nahi izan dugu Biyelako Osasun Eremuko 50 neskato-amen sentsibilizazioa, haien nerabe eta gazteentzako sexu- eta ugalketa-osasunari (SSRAAJ) buruzko ezagutzak indartzeko, nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzen eta jaiotzak kontrolpean izaten ikas dezaten. Hala egiten badute, seme-alabentzako baliabideak aurreztu eta optimizatuko dituzte, eta haien osasuna hobetuko dute.

Proiektu hau 2016an eta 2017an Zer0.7 funtsak Biyelako Osasun Eremuan finantzatutako proiektuen jarraipena da. Bi proiektu horiek hiru osasun-arlotan gauzatu dira (Malonda 1, Luebo 1 eta Monkali), eta indartu egin dituzte hiru arlo hauek: komunitateak kasuen kudeaketan duen parte-hartzea, detekzio goiztiarraren bidez; haurren nutrizioari dagokionez portaera-aldaketak; eta malnutrizioaren prebentzioa, osasun-arazotzat hartuta, eta ez lotsagarritzat, eta are gutxiago sorginkeriatzat. Horrela, proiektu honekin, beste osasun-arlo bat gehitu dugu (Sakombi 2), nutrizio-zentrorik ez duena, baina 5 urtetik beherako haurrek isilean sufritzen dutena, inork lagundu gabe.