Proiektuak
LEHEN HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA BULTZATZEN RUANDAKO KIBUNGO HERRIAN
15/12/2022 - Manos Unidas
50000 €
Ruanda herrialde ederrean, biztanleen % 90ek biziraupen-nekazaritzan egiten du lan. Herrialdea ez denez baliabide naturaletan oparoa, eta herritarren kopurua urtetik urtera asko ari denez handitzen (sei urtean, milioi bat biztanle gehiago izatera igaro da herrialdea), Ruandak aurrera egin ahal izateko daukan aukera apurretako bat kalitatezko heziketa unibertsala ematea da. Horrek, izan ere, etorkizunean enplegua eduki ahal izateko aukera eskainiko lieke bertako haur eta gazteei; zerbitzuen arloan, batik bat. Ngoma probintziako Saint François de Sales ikastetxea Ikerneko Andre Mariaren lekaimeek kudeatzen dute duela hainbat urtetatik hona. 641 ikasle dauzkate: Haur Hezkuntzan 195 eta Lehen Hezkuntzan 446. Ikastetxeak hamabi ikasgela ditu, baina eremuan haurren kopurua asko handitu denez, masifikatuta geratu dira ikasgelak (50 ikasle baino gehiago ditu irakasle bakoitzak). Estatuak hezkuntza unibertsala sustatzen duen arren, azpiegitura eta baliabide nahikorik ez egotean, ezin bete geratzen da helburu hori. Horren ondorioz, hezkuntzaren kalitatea okertzen ari da, eta motibazioa galtzen ari dira hala ikasleak nola irakasleak. Proiektuaren helburua ikastetxean beste sei ikasgela zabaltzea da, bi solairu izango dituen bloke batean; horrela, kalitatezko hezkuntza emateko aukera izango dute bertan, eta hezkuntzarako oinarrizko eskubidea egikaritu ahal izango dute herritarrek. Familia behartsuetako 705 ikasle izango dira hemezortzi ikasgela horien onuradun (horietatik 350, neskak).