Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

Mozambiken Mediku Oftalmologoak trebatzea. Etorkizunean euren kabuz trebatzeko eta herrialdearen osasun sistema garatzeko gai daitezen.

01/11/2020 - OCULARIS Asociación

50000 €

Mozambiken Mediku Oftalmologoak trebatzea. Etorkizunean euren kabuz trebatzeko eta herrialdearen osasun sistema garatzeko gai daitezen. “Herrialde bat garatzeko gakoa trebakuntza delako uste osoa dugu”.

Jarduketak:

Irakasle sanitarioak (oftalmologoak, optiko-optometristak eta begietako protesikoak) urtean 2-3 aldiz lekualdatzen ditugu unibertsitate-ospitaleetan trebatzeko. Prestakuntzen % 90 kontsultategi, ebakuntza-gela eta laborategietan ematen dira. Gainera, urte osoan, pazienteei buruzko zalantzak (diagnostikoa, tratamendua, ebakuntza kirurgikoak) telematikoki argitzen laguntzen diegu. Material didaktikoa ere indartuko dugu, bai eta kontsultak eta ebakuntza-gela ere.

Helburuak:

Prestakuntza ematea euren kabuz trebatzeko gai izan daitezen, gaur egun beren herrialdean oinarrizko azpiespezialitateetan ez dauden etorkizuneko irakasleak izan daitezen. Beren instalazio prekarioak (ebakuntza-gela eta kontsultak) indartzea, oftalmologiako zerbitzua eskaini ahal izateko ezinbestekoa den gutxienekoarekin. OMEren datuen arabera, garapen-bidean dauden herrialdeetako ikusmen-desgaitasunaren % 75 sendagarriak edo saihesgarriak dira, baina ez dute horretarako langilerik edo baliabiderik. Presta ditzagun, bada!


Galería