Proiektuak
OSPITALE/OSASUN ZENTRU ETA ERDITZE GELA BERRI BATEN ERAIKITZEA KAKUTYAN (Kongoko ED)
11/12/2023 - JAMBO CONGO
50000 €
Proiektuaren bidez, eskola bat izandako gela zaharrak ospitale txiki eta erditze gela berrian bihurtuko dira. Momenturarte bi gela txiki txukundu egin ditugu non gure erizainak pazienteak tratatzen hasi diren konplexuaren gainerako eraikuntzak berreraikitzen lortzen dugun bitartean.
Proiektu honen helburua gainerako instalazio zaharrak birgaitzea da, helduak, haurrak eta adinekoak tratatuko ditugun ospitale txikian bihurtuz, kontsulta medikoa, ospitalizazioa, zainketak eta erditzeen arreta eskainiz. Osasun zentru honen eraikuntzaren berebiziko premia lurralde osoan osasun-egiturarik ez dagoenean datza.
Ospitalea eta erditze gela martxan jartzeak eragin ikaragarria izango du Kakutya hirigunean eta inguruko herrixketan bizi diren 120.000 pertsona baino gehiagoren bizitzan. Herrixka horiek Kongoko oihanaren barruan isolatuta daude eta orain arte ez dute inolako ospitale, osasun-zentro edo erditze gelarik.