Proiektuak
Portobanco komunitateko edateko ura modu jasangarrian eta ekitatiboan eskuratzea eta kudeatzea sustatuz.
20/12/2021 - MUGARIK GABE
49933 €
2021eko funtsekin diruz lagundua.
Proiektoa Portobanco komunitatean garatuko da (Larreybaga udalerria, Leon Departamentua). Populazioaren gizarte- eta ingurumen- zaugrarritasuna murrizterako bidean, bi estrategia garatuko dira:
- Populazioak kalitatezko ura izatea eta giltzurrunetako gaixotasunen intzidentzia murriztea (lehen heriotza kausa udalerrian). Honetarako edateko uraren sistema bat eraikiko eta abian jarriko da.
- Komunitate-elkarteak sendotzea sistemaren kudeaketaren lidergoa izan dezaten eta ingurumeneta ekitate- ikuspegi batetik egin dezaten. Elkarteek proiektuaren ziklo osoan parte hartu dute, horienartean, Organización Autónoma de Mujeres emakume elkartea. Alde batetik, emakumeen interesak uraren kudeaketaren parte izango direla bermatuko da eta bestetik, ur-sistemaren inguruan erabakiak hartuko dituen egituran berdinatsunezko parte hartzea ziurtatuko da.
Bada, proiektoak hainbat eskubide sustatuko ditu, hala nola, ura izateko eskubidea, norberaren garapenean parte hartzeko eskubide kolektiboa, emakumeek parte hartze politikorako duten eskubidea eta osasunerako eskubidea.
Deskargatzeko dokumentuak