Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Proiektuak

Zerbitzu kirurgikoak, amatasuna, jaioberrientzako arreta, oinarrizko neonatologia eta larrialdiak indartzea Santa Teresita klinikako ekipamenduaren bidez, Anse-à-Pitre (Haiti).

15/12/2025 - MANOS UNIDAS

50000 €

2025ko funtsekin diruz lagundua

Karmeloko Ahizpen Santa Teresita klinikaren bigarren modulua zabaltzeko prozesua amaitzen da Proiektu honekin, Anse-à-Pitres herriko (Haiti) biztanleei osasunerako duten eskubidearen erabilera errazteko helburuarekin.

Klinika handitzeko diru laguntzak lortzeko zailtasun handien ondorioz sortu da ekimen hori, zehazki, honako gela hauetan: amatasuna (erditze aurrekoa, erditzekoa eta erditu ondorengokoa), jaioberriei arreta emateko eta oinarrizko neonatologia geletan, bai eta sendatzeko, esterilizatzeko, ebakuntza-geletan eta larrialdi-geletan ere.

Helburua da zerbitzu kritikoak martxan jartzea denge, kolera, malaria, sukar tifoidea edo haurren deshidratazioa eta desnutrizioa bezalako gaixotasunek jotako 36.000 pertsonatik gorako biztanleentzat.

Pakadótik lekualdatutako biztanleei arreta ematea lehenesten da, egoera oso ahulean eta higiene baxuan bizi baitira. Eskualde horretan ez dago kirurgiarako edo erditzeak artatzeko gaitasuna duen ospitalerik, eta haitiarrek oztopo larriak dituzte muga zeharkatu eta Pedernaleseko ospitaleetara sartzeko. Helburua da amaren eta jaioberriaren arreta hobetzea, gaitasun kirurgikoa indartzea eta mediku egoiliarrentzako baldintza egokiak bermatzea.

Hemen informazio gehiago dauzazu.