Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen %0,7 Elkartasun Fondoa

Deialdia

GGKEentzako deialdiak, 2023

05/06/2023 - 22/09/2023

GGKEen proiektuak diruz laguntzeko zer0,7ren 2023ko deialdiaren berri ematen dizuegu.

Dokumentazioaren atalean dokumentu hauek deskarga ditzakezue:

  • - pdf bat "2023ko deialdia" deialdi berriari buruzko informazio guztiarekin.
  • - 1. Eranskina: Eman beharreko datuak eta aurkeztu behar diren agiriak.
  • - 2. Eranskina: proiektuaren laburpen-orria da. Laburpen-orri hori elkarteko bazkideei helarazten zaie, proiektuen nondik norakoen berri izanda, bozka dezaten. Ezinbestekoa da laburpen-orri hori betetzea eta orrialde bateko luzera ez gainditzea. Laburpen-orria word formatuan posta elektronikoz ere bidaltzea eskatzen dizuegu; horrela errazago helaraziko dizkiegu bazkideei.
  • - 3. Eranskin: Deialdira aurkeztutako proiektuaren formulazioa

Proiektuak aurkezteko epea 2023ko irailaren 22an bukatzen da.